Zumarraga – Energia era eraginkorrean kudeatzeko proiektu berria

Gure ikastetxean energia aurrezteko kudeaketa prozesuan lagunduko duen egitasmoa. UGGASAk bideratutako (UHIN erakundeak aholkularitzapean) proiektu honen helburuak, gure eskolako instalakuntzen erabilera egokia egitea eta energiaren erabilera zentzuduna bideratzea dira. Inguruko esperientzietan oinarrituz, prozesuaren amaieran kontsumoa %8a aurreztera irits gaitezke, eta proiektuak proposatzen duenaren arabera, “aurreztutakoaren %50arekin, ingurumenaren aldeko ekintzaren bat bultzatzea”. Adibidez, gure gastua 30.000€koa bada, prozesuan zehar %8a aurreztuko bagenu (2.000€ inguru), diru horren …

Izartxo topaketa Andoainen

Kaixo lagunok! Larunbata honetan, urriak 6, Andoainen ospatuko dugun Topaketa bereziaren berri emateko idazten dizuet. Guztira, 9-12 urteko, 500 neska-mutil baino gehiago biltzea aurreikusten dugu. -Hona hemen Topaketaren nondik norakoak: Datorren urriaren 6an (larunbata), Andoainen, Lehen Hezkuntzako Izartxo Aisialdi Taldeetako Topaketa ospatuko da. Donostia, Irun, Eibar, Zumarraga, Beasain, Zarautz, eta Andoaingo neska-mutilak eta monitore-arduradunak elkartuko gara bertan. Guztira, 500 pertsona baino gehiago biltzea kalkulatzen …

Maite Pardina La Salle ikastetxeko zuzendaritzan estreinatu da

DIARIO VASCO-tik berria Zarauzko La Sallek zuzendari berria du ikasturte honetan. Zazpi urtez lan horretan jardun den Aran Lertxundi Manterolaren eskutik jaso du lekukoa Maite Pardina Larrartek. Urte hauek guztiak elkarrekin eman dituzte, eta dagoeneko biek ederki asko ezagutzen dituzte ikastetxearen nondik norako guztiak, bai desira eta baita erronkak ere Aranek 7 ikasturte egin ditu Ikastetxeko zuzendari gisa. Dena den, …

HHZZ-2018ko Euskoskills – Andoain

HHZZ-2018KO EUSKOSKILLS Fabrikazio Mekanikoko Diseinuaren kategorian Euskoskills irabazi ondoren, Spainskills txapelketan hartuko du parte La SalleBerrozpek. Andoaingo La SalleBerrozpek urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak irabazi ditu Euskadiko Euskoskills txapelketan, Fabrikazio Mekanikoko CAD Diseinuaren kategorian. Horri esker, urrezko domina irabazi duen ikaslea, Unai A., eta haren irakaslea, Xabi Puertas, Estatuko Skills txapelketan lehiatuko dira datorren urtean, Madrilen. Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako …

HHZZ – Ekintzailetza-Sariak – Andoain

HHZZ – EKINTZAILETZA-SARIAK 08/06/2018 Andoaingo La SalleBerrozperen proiektu batek gizarte-enpresarik onenaren saria lortu du Euskadiko LHko ekintzailetza-sarietan. La SalleBerrozpe ikastetxeko ekintzailetza-proiektu batek, gaur egun “Xabier Mujika costume+space” enpresa denak, joan den ikasturtean sortutako gizarte-enpresarik onenaren saria jaso du gaur Urratsbat programaren eskutik. Programa horrek Tknika (Eusko Jaurlaritzaren erakundea) du gidari eta ekintzailetza sustatzen du Euskal Lanbide Heziketako ikasleen eta ikasle …

Anai Robert Schieler-en bisita Arlep Barrutira

Anai Robert Schieler, La Salleko Anaien Anaiburu Orokorra, apirilaren 8tik 21era Espainian izango da bisita pastorala egiten, bere helburuen arteko bat izanik Espainia eta Portugalen La Sallek hezkuntza misioarekin duen konpromisoa ezagutzea. Anai Robert Schieler-en bisita pastoral hau, munduan La Sallek bizi duen errealitatea ezagutzeko Anaiburu Orokorrak Anaidiko Kontseilari Orokorrekin batera egiten dituen bisitetako bat da. Kasu honetan, pertsonengana hurbildu …

Eskolako berrikuntzak – Beasain

Ikaragarri obra handiak izan ditugu gure eskolan. Horrexegatik zenbait argazki bidaltzen dizut honen berri emateko. Obrak izan dira: gela kooperatiboan, patioan, Sein gelan, sukaldean…bereziki.