Sector Bilbao La Salle ARLEP

Beasain – ITB

Aurreko astean La Salle Beasaingo DBH-ko ikasle guztiak ITB-n murgilduta aritu ziren: talde-lana, HARA, sormena, teknologia berriak, hizkuntzak, zientziak, ikasten ikastea, aurkezpenak, La Salle programak, elkarbizitza…
 
DBH 1 eta 2: 1go zikloko ikasleek 10 ornokemon (ornodun mota) eta 10 gizakemon (Erdi Aroko giza talde) sortu zituzten, haien irudia, ezaugarriak, baloreak… asmatuz. Gero, Beasaingo kaleetan ezkutatu zituzten euren fitxen QR kodeak. Ostiralean irten ziren haiek harrapatzera… eta den-denak harrapatzea lortu zuten! Amaitzeko, talde bakoitzak bere ornokemonaren/gizakemonaren dantza eskeini zuen Zubimusu plazan. Festa bikaina izan zen ITB asteari amaiera emateko!
Zuk ere jolastu nahi? Hemen dituzu jarraibideak:

DBH 3 eta 4:
Aurreko ostiralean, Igartzako burdinolan, erakusketa interaktibo bat antolatu zuten DBH 3 eta 4ko ikasleek aste guztian zehar ikasitakoa azaltzeko, Oria ibaiaren bilakaera historian zehar nolakoa izan den azaltzeko hain zuzen ere. Lan bikaina benetan!