SEIN 2.7 taldea, GUKON izenekoa (DBH2), Beasaingo Lau Katu elkartearekin elkarlanean aritu zen atzo igandea, abenduak 23, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Beasaingo Lau Katu elkartea kaleko katuen bizitza hobetzeko lanean diharduen boluntarioz osatutako taldea da. SEIN 2.7 taldeak ikasturteko lehen proiektua honen inguruan egin du, eta atzo elkarteak herrian jarri zuen stand-ean parte hartu zuen. Haurrei eskulanak egiten lagundu zieten, elkartearen produktu solidarioak saltzen lagundu zuten, eta SEINeko taldeak elkarteari egindako elkarrizketaren bideoa pantaila handi batean erakusteko aukera paregabea izan zuten. Elkarlanean, mundu hobeago bat eraikitzen… https://goo.gl/2kgwM8
You may also like
Gure ikastetxeko bi irakaslek (Miren Pelaez eta Inge Irazustabarrena), Elhuyar-ek hezitzaileentzat “Nola lagundu gazteei STEAM proiektutan” izenburuarekin antolatu duen mintegian parte hartu dute. […]
Atzo gure ikastetxeko DBH 4ko hamaika ikaslek Gipuzkoako Foru Aldundiko Donostiako eraikinean JAKIN-MINA 2018-2019 GIPUZKOA ziurtagiri banatze ekitaldian parte hartu zuten. Markel […]
Gure eskolako Marko eta Iakes Alcalde ikasleak Bartzelonako Exporecerca Jove Azokan izan dira lehengo urteko SEINeko proiektu bat aurkezten asteburu honetan. Bertan […]
https://www.educationglobalcompact.org/en/