Ekintza xumeekin mundua aldatu nahian, Eibarko La Salleko Tandanacui taldea, datozkigun egun bereziei erreparatuz, hainbat ekintza egiten ari da.
Aurreko hilabetean, Gipuzkoako Elikagai Bankuak egindako laguntza eskaerari erantzunez, Lidl supermerkatuan egon ziren elikagaiak biltzen.
Hilabete honetan, Gurutze Gorriaren Jostailu erosketaren kanpainari laguntzeko #SusDerechosEnJuego #CampañadeJuguetes, abenduko pintxo solidarioa antolatu dute ikastetxean dirua biltzeko asmoz: http://www.cruzroja.es/principal/web/provincial-gipuzkoa/juguetes
Gaur, abenduaren 20an, Radio Eibarreko (SER) irrati saioan hartu dugu parte jostailuen saio berezian. Mila esker lagundu duzuen guztiei! ( 27 minututik aurrera ikastetxekoek hitz egiten dute)
https://twitter.com/LaSalleEibar/status/1075714992203276288