Monthly Archives: December 2018

16 posts

Beasain – SEIN 2.7 taldea, GUKON izenekoa (DBH2)

SEIN 2.7 taldea, GUKON izenekoa (DBH2), Beasaingo Lau Katu elkartearekin elkarlanean aritu zen atzo igandea, abenduak 23, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Beasaingo Lau Katu elkartea kaleko katuen bizitza hobetzeko lanean diharduen boluntarioz osatutako taldea da. SEIN 2.7 taldeak ikasturteko lehen proiektua honen inguruan egin du, eta atzo elkarteak herrian jarri zuen […]

Eibar – Sentsibilizazioa eta Solidaritatea

Ekintza xumeekin mundua aldatu nahian, Eibarko La Salleko Tandanacui taldea, datozkigun egun bereziei erreparatuz, hainbat ekintza egiten ari da. Aurreko hilabetean, Gipuzkoako Elikagai Bankuak egindako laguntza eskaerari erantzunez, Lidl supermerkatuan egon ziren elikagaiak biltzen. Hilabete honetan, Gurutze Gorriaren Jostailu erosketaren kanpainari laguntzeko #SusDerechosEnJuego #CampañadeJuguetes, abenduko pintxo solidarioa antolatu dute ikastetxean […]

Eibar – SEIN: DBHn arlo anitzeko proiektuak eta ikasketa kooperatiboa.

Erronka berriei aurre eginez La Salle Azitaingo DBHko ikasleak arazo desberdinei erantzun bat emateko proiektuetan aritu dira lanean aste bitan. Partekatutako Arlo Anitzeko Proiektuak dira SEIN programaren bizkarrezurra. Proiektu horiek arazo irekiak balira bezala aurkezten dira eta ikerketa prozesuak martxan ipintzeko beharra izango duten curriculum arloek ebatzi behar dituzte. Prozesua […]

Zumarraga – Postalak eta jaiotzak

Abendua iristen denean ikasleak beste giro batean murgiltzen dira, Gabonak oso gustuko daukate denontzat momentu berezia dira, batez ere guretzat haien aurpegitxoak ikusten ditugunean. Horregatik esaten diegunean postal eta jaiotza lehiaketak egingo ditugula urtero bezala abenduaren 18an eta 19an ikastetxearen barruan, gero muntai guztia ikusi nahi duen guztiarentzat Zelai Ariztira […]