Beasain

Gure ikastetxeko bi irakaslek (Miren Pelaez eta Inge Irazustabarrena), Elhuyar-ek hezitzaileentzat  “Nola lagundu gazteei STEAM proiektutan” izenburuarekin antolatu duen mintegian parte hartu dute. Bertan SEIN proiektuekin urteetan zehar izandako esperientzia aurkeztu eta elkarbanatzeko aukera izan dute. 

Alcagi, gaitasun handiko pertsonen elkartea Gipuzkoan – San Luis La Salle

Gipuzkoako Kale Nagusian, gaitasun handiko pertsonei buruz hitz egin dugu. Horretarako Alcagi Elkarteko presidentea, Mercedes Cruz, eta gaitasun handiko haur baten aita eta irakaslea, Ivan Narbaiza, gonbidatu ditugu gurera. Biek kontatu digute gaitasun handia edukitzeak zer esan nahi duen. Esan digute pertsona horiek, bere garuna funtzionatzeko desberdina direla aktibitate gehiago daukatela, eta beraz, aurrerago joan daitezkeela bere garapen mailan ikasteko …

Izartxok 25 urte – Eibar

Aurreko larunbatean (urriaren 20an) La Salle Isasin Izartxo aisialdi taldearen 25. Urteurrena ospatu genuen. 200 lagun inguru elkartu ginen bertan eta egun guztiz elegantea pasa genuen jantzi dotore, jolas, puzgarri, photocall, argazki zahar, bazkari popular eta Parrapas taldearen musika martxosoarekin. Aisialdi taldeko sortzaile eta arima izan diren Joseba, Oier eta Santi omentzeko aukera ere izan genuen. Izartxo 25 urte hauetan …

Zumarraga – Energia era eraginkorrean kudeatzeko proiektu berria

Gure ikastetxean energia aurrezteko kudeaketa prozesuan lagunduko duen egitasmoa. UGGASAk bideratutako (UHIN erakundeak aholkularitzapean) proiektu honen helburuak, gure eskolako instalakuntzen erabilera egokia egitea eta energiaren erabilera zentzuduna bideratzea dira. Inguruko esperientzietan oinarrituz, prozesuaren amaieran kontsumoa %8a aurreztera irits gaitezke, eta proiektuak proposatzen duenaren arabera, “aurreztutakoaren %50arekin, ingurumenaren aldeko ekintzaren bat bultzatzea”. Adibidez, gure gastua 30.000€koa bada, prozesuan zehar %8a aurreztuko bagenu (2.000€ inguru), diru horren …

Izartxo topaketa Andoainen

Kaixo lagunok! Larunbata honetan, urriak 6, Andoainen ospatuko dugun Topaketa bereziaren berri emateko idazten dizuet. Guztira, 9-12 urteko, 500 neska-mutil baino gehiago biltzea aurreikusten dugu. -Hona hemen Topaketaren nondik norakoak: Datorren urriaren 6an (larunbata), Andoainen, Lehen Hezkuntzako Izartxo Aisialdi Taldeetako Topaketa ospatuko da. Donostia, Irun, Eibar, Zumarraga, Beasain, Zarautz, eta Andoaingo neska-mutilak eta monitore-arduradunak elkartuko gara bertan. Guztira, 500 pertsona baino gehiago biltzea kalkulatzen …

Maite Pardina La Salle ikastetxeko zuzendaritzan estreinatu da

DIARIO VASCO-tik berria Zarauzko La Sallek zuzendari berria du ikasturte honetan. Zazpi urtez lan horretan jardun den Aran Lertxundi Manterolaren eskutik jaso du lekukoa Maite Pardina Larrartek. Urte hauek guztiak elkarrekin eman dituzte, eta dagoeneko biek ederki asko ezagutzen dituzte ikastetxearen nondik norako guztiak, bai desira eta baita erronkak ere Aranek 7 ikasturte egin ditu Ikastetxeko zuzendari gisa. Dena den, …

HHZZ-2018ko Euskoskills – Andoain

HHZZ-2018KO EUSKOSKILLS Fabrikazio Mekanikoko Diseinuaren kategorian Euskoskills irabazi ondoren, Spainskills txapelketan hartuko du parte La SalleBerrozpek. Andoaingo La SalleBerrozpek urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak irabazi ditu Euskadiko Euskoskills txapelketan, Fabrikazio Mekanikoko CAD Diseinuaren kategorian. Horri esker, urrezko domina irabazi duen ikaslea, Unai A., eta haren irakaslea, Xabi Puertas, Estatuko Skills txapelketan lehiatuko dira datorren urtean, Madrilen. Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako …

HHZZ – Ekintzailetza-Sariak – Andoain

HHZZ – EKINTZAILETZA-SARIAK 08/06/2018 Andoaingo La SalleBerrozperen proiektu batek gizarte-enpresarik onenaren saria lortu du Euskadiko LHko ekintzailetza-sarietan. La SalleBerrozpe ikastetxeko ekintzailetza-proiektu batek, gaur egun “Xabier Mujika costume+space” enpresa denak, joan den ikasturtean sortutako gizarte-enpresarik onenaren saria jaso du gaur Urratsbat programaren eskutik. Programa horrek Tknika (Eusko Jaurlaritzaren erakundea) du gidari eta ekintzailetza sustatzen du Euskal Lanbide Heziketako ikasleen eta ikasle …