Sector Bilbao La Salle ARLEP

Andoain – Berriak

Andoaingo La Salle Berrozpek diploma bat jaso du Hondakinen Prebentziorako Europako Astean

Ikastetxe honetako ikasleen eskulturak sari bat jaso zuen ‘Ekonomia zirkularra modelatuz’ ekimenaren bigarren edizioan.

Hondakinen Prebentziorako Europako Astea dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak “Ekonomia zirkularra modelatzen” eskulturak sortzen ekimenaren 2.edizioarekin jarraitu du. Eskulturak Lanbide Heziketako ikasleek hondakinen prebentzioarako eta hauek behar bezala kudeatzeko egiten dituzten jarduerak islatzen ditu, ekonomia zirkularra bultzatuz. Ekimen honen helburua da Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleak sentsibilizatzea eta filosofia hori zabaltzea.

Ekimenaren helburua gazteak kontzientziatzea hondakinak produktu berriak egiteko baliabide eta lehengai gisa duten balioaz izan da, eta, horrela, ekonomia zirkularraren kontzeptura hurbiltzea, sormen-lan baten bidez. “Funtsezkoa da gazteei lekua eta ahotsa ematea, ekonomia zirkularrari eta garapen iraunkorrari buruz duten ikuspegia eman diezaguten”, adierazi du.

Iban Arocena, eskultura hau egin duten ikasleen taldeko arduradunaren hitzetan: “Gure proiektuak infinitu bat darama txertatuta, produktu baten bizi-zikloa uste duguna baino zabalagoa izan daitekeela irudikatzeko, eta, ondorioz, hondakina deitzen diogun hori berriro erabil dadin. Aurrerapauso bikaina litzateke sozialki, albiste positiboa izango bailitzateke guztiontzat; industriek ez lukete hainbeste kutsatuko aldez aurretik fabrikatutako materialak erabiltzean, egin beharko luketen gauza bakarra materialak egokitzea edo konpontzea izango bailitzateke, kasu batzuetan fabrikatu beharko lirateke bakarrik. Gure aldetik, arlo ekonomikoaren aldaketa ere eskertuko genuke; izan ere, gauzak berriak izateari uzten zaionez (horregatik ez dute uzten eraginkorrak izaten), produktuen kostuak murriztuko lirateke”.