Beasain – Berriak

TAULANKLIKA proiektuak 1go saria jaso du.

Beasaingo La Salle ikastetxeko 2. DBHko ikasleek, Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren 150. urteurrena dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako lehiaketan 1go saria lortu dute “taulanklika” proiektuarekin. Proiektu hau plastika eta kimikako ikasgaietan eraman dute aurrera bi ikasgaietako edukiak uztartuz. Ikasle bakoitzak elementu kimiko baten inguruan ikertu eta dagokion ikurra marraztu du datu esanguratsuenak bertan islatuz. Denen artean, modu kooperatiboan lan eginez, interneten denon eskura egongo den taula periodiko interaktibo bat sortu dute. Ondorengo estekan lortutako emaitza bikaina aurki dezakezue: www.taulaperiodikoa.eu  

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.