Sector Bilbao La Salle ARLEP

Beasain – Berriak

Beasain, Txac planetako hiriburua

Beasainen aurkeztu dute ETB3ko telesail berria: ‘Txac planet’. Toolbox plataformaren jarraipena da, eta Beasaingo La Salle aitzindaria denez plataforma hau erabiltzen, bertako ikasleak izan dira telesaila ikusten aurrenak.

Ada astronautaren bisita jaso dute Beasaigo La Salleko ikasleek. Txac planet telesaileko protagonista da, ETB3ko saio berrikoa. Sei minutuko 30 saio dira denera eta programazioaren oinarrizko ezagutzak eta kultura zientifikoa jorratuko ditu. Baina La Salleko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek lehen urratsak emanak dituzte. “Urteak dira ikasleekin programazioa lantzen dugula. Toolbox plataforma erabiltzen dugu, software librea delako eta programazio errealarekin antzekotasun handiak dituelako. Ikasleentzako tresna egokia da”, azaldu du Hur Ezeiza irakasleak. Beasaingo La Sallek plataforma erabiltzen aitzindariak izan ziren eta horregatik egin dute aurkezpena bertan.

(Informazio gehiago)