Sector Bilbao La Salle ARLEP

Beasain – Berriak

Atzo goizean, Beasaingo alkatearekin bilera izan zuten Agenda 21eko ordezkariek. Bertan elkartu ziren energia eta klima aldaketaren inguruan hitz egiteko LH 2. mailatik hasi eta DBH4ra arteko ikasleak. Denetik egin zuten: irakurri, aurreskua dantzatu, bertsoak bota… urduritasunak gaindituta, dena primeran atera zitzaien! Bukaeran gainera, alkateak bertso batekin erantzun zien. Eta goizari amaiera emateko, eskolara bueltatu aurretik, hamaiketako osasungarri eta zaporetsu batez gozatzeko aukera izan zuten. Goiz paregabea!