Sector Bilbao La Salle ARLEP

Beasain – Berriak

4. DBHko SEINeko 3 taldek, azken urteotan bezala, Bilboko Elhuyar Zientzia Azokan parte hartu dute euren proiektuak aurkeztuz. Hiru taldeek lan polita egin zuten, eta ardura handiz aritu ziren Bilbon epaimahaiari eta hurbildu zen publiko guztiari beraien proiektuak erakusten. Taldeen erronkak honakoak izan ziren: antibiotikoen erabilera arduratsua sustatzea,  daltonikoen bizitza erraztea, eta azkenik, eskolako hondakinetatik bioerregaiak lortzea. Lehenengo bi taldeak sarituak izan ziren. Zorionak denei! #LaSalleGara


Larunbat honetan, maiatzak 18, DBH 3 eta DBH 1eko bi taldek euren proiektuak aurkeztu zituzten Errenteriako Don Bosco ikastetxeak antolaturiko db sarien IX. edizioan. Gainera, DBH 1eko taldeak, hegaztiak identifikatzeko aplikazio batekin, 4. saria irabazi du! Aupa zuek! #LaSalleGara


DBH 2. mailako ikasleak fin eta jator ibili ziren larunbat honetan, maiatzak 18, Beasaingo Consum saltokian janari bilketa egiten. Jasotako guztia ZAPOREAK erakundeari helaraziko zaio. Guztion artean mundu solidarioago bat eraikitzen. #LaSalleGara