Beasain – Berriak

La Salle Astea ospatzen ari garela aprobetxatuz, azken urteotan bezala, Proiektuen Erakusketa azokaren 4. edizioa ospatu genuen atzo. Bertan, 3. eta 4. DBHko ikasleek euren SEIN proiektuak aurkeztu zizkieten eskolako beste ikasleei, familiei, eta mahaietara hurbildu ziren guztiei. Beasaingo eskolako ikasleez gain (20 talde), La Salle Sareko beste eskola batzuetako ikasleak ere izan ziren gurean (12 talde): Zugarramatik, Irundik, Bilbotik, Donostiatik, Zaragozatik, Alfarotik eta San Asensiotik etorritakoak. Sekulako giroaz gozatu ahal izan genuen. Bertatik bertara proiektu anitzak ikusteko aukera izan genuen, egindako lan izugarriaren adierazle. Lan kooperatiboa, sormena, erronkak, gizarteari onurak ekartzen dizkioten proiektuak… #LaSalleGara#HarantzagoBegira#SEIN_LaSalle

http://www.gitb.eus/…/11847-la-salle-ikastetxeko-ikasleek-p…#LaSalleGara#SomosLaSalle#HarantzagoBegira#MiraMásAllá#SEIN_LaSalle#JuntosSomosMás

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.