Sector Bilbao La Salle ARLEP

Eibar – Berriak

Imanol Egidazu, Eibarko La Salleko 4. DBHko ikaslea, Espainiako txapeldun marka

Imanol Egidazu, Eibarko La Salleko 4. DBHko ikaslea eta Eibarko Kirol Taldeko atletak Espainiako marka berria ezarri zuen oktatloi proban 5.367 punturekin aurreko asteburuan. Zorionak Imanol!

Asteburuan Granollersen jokatutako 16 urtetik beherakoen Espainiako atletismo txapelketan, Imanol Egidazu Eibarko Klub Deportiboko atletak marka berria ezarri zuen oktatloi proban 5.367 punturekin, aurretik Marc Recatalá 2018an ezarritakoa 45 puntutan hobetuz. Antonio Cid prestatzailearen aginduetara bidea egiten diharduen Egidazuk honako markak egin zituen errekorra lortzeko: 11.61 100 metrotan, 13.34 pisu jaurtiketan, 1.80 altuera jauzian, 46.74 disko jaurtiketan, 14.23 100 metro hesietan, 2.80 pertika jauzian, 46.80 xabalina jaurtiketan eta 2:54.02 kilometroko lasterketan. (etakitto.eus)