Sector Bilbao La Salle ARLEP

Elkartasun Saria jaso du Elkarbanatuz elkarteak

Elkartasun Saria jaso du Elkarbanatuz elkarteak, bazterketa arriskuan dauden pertsonei ematen dien laguntzarengatik

BBK Deia Elkartasun Saria eskuratu Elkarbanatuz elkarteak, La Salleko gizarte-hezkuntzazko obrak. Elkarbanatuzek gizarte-hezkuntzako arreta ematen die gizarte-bazterketako arriskuan edo egoeran dauden pertsonei, akonpainamendua eta orientazioa eskaintzen baitie, pertsona bakoitzari egokitutako zerbitzuen bidez.

Sari-emaileen esanetan, “ingurune hurbileko pertsonei laguntzea da Elkarbanatuzen bereizgarri”, hogei urte baino gehiago baitarama laguntza hori ematen Bilbon, eta zaurgarri edo kaltebera diren pertsonen “beharrizanek erantzun bat aurkitzen dute Elkarbanatuzen”.

Sari-banaketa ekainaren 15ean egin zen Guggenheim museoan, hirugarren sektorean diharduten erakundeen lana saritzeko. Elkarbanatuzek ez ezik, saria jaso zuten beste bost erakundek ere. Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eman zion saria Elkarbanatuzi. Borja Doval zuzendariak esker ona adierazi zuen eta elkartearen lana “goizero jaikitzean guztiok beste aukera bat izatea” dela azpimarratu zuen.

Bilbon du egoitza nagusia Elkarbanatuzek, baina bere lan esparrua Gipuzkoara eta Zaragozara zabaltzen da. Gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonekin egiten du lan Elkarbanatuzek, haurtzaroko eta familiako zerbitzuak emanez, lanbide-prestakuntza eta aukera okupazionalak eskainiz eta, finean, gizarteratzeko bideak zabalduz. Horrez gainera, Elkarbanatuzek gogoz parte hartzen du Hirugarren Sektore Sozialeko sareetan, eta gizarteari onuragarri zaizkion beste jarduera asko egiten ditu.

Informazio gehiago eskuratzeko: www.elkarbanatuz.org