Sector Bilbao La Salle ARLEP

IRUNGO LA SALLE eta ANDOAINGO LA SALLE BERROZPE, bide berriak zabaltzen

0001Ikasturte honetan bi ikastetxeen artean, eta HHZZ 2. Mailako Administrazio eta Finantza adarrean, kolaborazio bide berri bat zabaldu dugu: kurtso horren modulu bat elkarrekin landu, eta ikasleen artean kolaborazio bideak ireki informazio eta komunikazio baliabideak erabiliz, bideokonferentziaz era berezian. Lehendabiziko saioa Andoainen izan den kooperatibari buruzko jardunaldi bat bideokonferentziaz partekatu dugu. Bigarrena, bi taldeetan izango diren enpresen sorkuntza eta tramitazioei buruz ikasleek egin dituzten lanen aurkezpenak bideokonferentziaz partekatuko ditugu. Esandakoa: bide berriak zabaltzen.