Sector Bilbao La Salle ARLEP

IZARTXO-LH Taldeen sektoreko topaketa. Beasain. Ekainak 18.

2016_06_004Ekainaren 18an (larunbata), Beasainen, Lehen Hezkuntzako Izartxo Aisialdi Taldeetako Topaketa ospatu da. Donostia, Irun, Bilbao, Sestao, Eibar, Beasain, Zarautz, eta Andoaingo neska-mutilak eta monitoreak elkartu gara bertan. Guztira, 400 bat pertsona bildu gara bertan.

Izartxo Aisialdi Taldeak, ikastetxe ezberdinetan, urtean zehar, beren ekintza hezitzaileak aurrera eramaten dituzten aisialdi taldeak dira. Bi urtero, talde guztiak biltzen dituen topaketa bat egiten da, herri ezberdin batean. Aurtengoan, Beasainen egitea dagokigu.

2016_06_001Hona hemen laburtuta, egunaren programaren nondik-norakoak:

10:30-11:00: Harrera eta ongi etorria. Talde ezberdinen harrera. (Beasaingo La Salle Ikastetxean).

11:00-11:30: Hasierako Agurra. (Beasaingo Parrokian).

11:30-12:30: Ghynkana proba-jolasa. (Herriko plaza nagusian).

12:30-13:30: Apar-festa (Beasaingo La Salle Ikastetxean).

13:30-14:15: Bazkari herrikoia (Beasaingo La Salle Ikastetxean).

14:15-15:30: Tailerrak-Eskulanak (Beasaingo La Salle Ikastetxean).

15:30-17:15: Puzgarriak eta atrakzioak. (Ikastetxeko, Andra Mari eta San Inazio eraikuntzetako patioetan).

17:15-18:15: Dantzaoke-dantzaldia. (Herriko plazan).

18:15: Agurra.

2016_06_006Guztira, 400 neska-mutilen (8-12 urte) parte hartzea izan da. Oso egun berezia izan da eta iruditzen zaigu, Beasaingo herriarentzat ere festa-egun bat izan dela, horrenbeste neska-mutilek ematen duten alaitasun, kolore eta pozarekin.

Argazkiak