Sector Bilbao La Salle ARLEP

Izartxo topaketa Andoainen

Kaixo lagunok!

Larunbata honetan, urriak 6, Andoainen ospatuko dugun Topaketa bereziaren berri emateko idazten dizuet. Guztira, 9-12 urteko, 500 neska-mutil baino gehiago biltzea aurreikusten dugu.

-Hona hemen Topaketaren nondik norakoak:

Datorren urriaren 6an (larunbata), Andoainen, Lehen Hezkuntzako Izartxo Aisialdi Taldeetako Topaketa ospatuko da. Donostia, Irun, Eibar, Zumarraga, Beasain, Zarautz, eta Andoaingo neska-mutilak eta monitore-arduradunak elkartuko gara bertan. Guztira, 500 pertsona baino gehiago biltzea kalkulatzen dugu.

Izartxo Aisialdi Taldeak, ikastetxe ezberdinetan, urtean zehar, beren ekintza hezitzaileak aurrera eramaten dituzten aisialdi taldeak dira. Bi urtero, talde guztiak biltzen dituen topaketa bat egiten da, herri ezberdin batean. Aurtengoan, Andoainen egitea dagokigu.

Hona hemen laburtuta, egunaren programaren nondik-norakoak:

10:15-10:45: Harrera eta ongi etorria. Talde ezberdinen harrera. (La Salle Berrozpe Ikastetxean).

10:45-11:30: Hasierako Agurra-ospakizuna. (Andoain Parrokian).

11:30-13:30: Herri proba-jolasa. (Andoaingo herriko gune ezberdinetan).

13:30-14:00: Bazkari herrikoia (Andoaingo La Salle Berrozpe Ikastetxean).

14:00… Apar festa eta Tailer-eskulanak.

15:00-17:00: Puzgarriak eta atrakzioak.

16:45-17:30: Dantzaoke-dantzaldia.

17:30: Jasoketa eta agurra.

18:00: Irteera, jatorrizko lekuetara.

Guztira, 500 neska-mutilen (9-12 urte) eta begirale talde handi baten parte hartzea espero dugu. Oso egun berezia izango da eta iruditzen zaigu, Andoaingo herriarentzat ere, gu guztiontzat bezala, festa-egun bat izango dela, horrenbeste neska-mutilek ematen duten alaitasun, kolore eta pozarekin. Biba Izartxo, Biba Zuek! (Argazki Gehiago)