Sector Bilbao La Salle ARLEP

La Salle Donostia Loiola – Berriak

Ikasturte honetan, bizi dugun egoeragatik, tutoretzan kohesioa eta talde harremanak lantzeko genituen dinamikak aldatu behar izan ditugu. Orientazio departamentuko kideen laguntzarekin, elkarrekin harremantzeko aukera berriak aztertzen ari gara eta jolas jarduera ezberdinak praktikan jartzen ari dira tutoreak beraien saioetan. Helburua bikoitza da: beraien arteko harremanak modu seguru batean sustatu eta elkarrekin ongi pasatu.