Sector Bilbao La Salle ARLEP

“Lotu zaitez Justiziaren alde”

LANKIDETZARAKO ERAKUNDE KATOLIKOEK
POBRETUTAKO PERTSONA ETA ELKARTEEKIKO
SOLIDARITATEAREN ALDE BATZEN DITUZTE EUREN EGINAHALAK

“Lotu zaitez Justiziaren alde” lemapean, Caritas, Confer, Justizia eta Bakea, Esku Batuak eta Redes erakundeek azpimarratu nahi dute pertsona pobretuenekin gaur egun nazioarteko solidaritateak eta lankidetzak duen garrantzia. Horregatik, bultzatu nahi duten nazioarteko lankidetza, bazterketa eta desberdintasuna jasaten duten biktimekiko elkarrekikotasun eta gupidan oinarritzen dena da. Erdigunetzat pertsona pobreenak hartzen dira, horretarako tokian tokiko elkarteei laguntasuna eta senidetasuna eskainiz.

Munduan zenbait egoerek fededun elkartearen eta gizarte osoaren solidaritatea eskatzen dute. Geure gizartean krisialdiarekin zailtasun handiko egoera bizi arren, senide ditugun elkarte eta herri askoren bizi-baldintzek gure solidaritate eta konpromisoaren premian jarraitzen dute.

Topaketa solidarioa

Ekimen hau Maiatzaren 6an, larunbata, izango da. Topaketari hasiera Otoitz Topaketa batekin emango zaio, 12:00etan, Donostiako San Bizente Parrokian.

Kristau elkarte guztiak gonbidatzen ditugu erakunde hauek munduko herrialde gehienetan daramaten pobretuenen aldeko ahalegin honetan parte hartzera.