Sector Bilbao La Salle ARLEP

“Potxolotxo eta Tamalgutxi” antzerki obra Beasaingo La Sallen

Aste honetan Beasaingo La Salle San Jose ikastetxeak bere aretoko ateak ireki ditu berriz ere tradizio zahar bati paso emateko. Abenduaren 3an ospatzen dugun Euskararen egunaren ildotik, eta aurten gauzatu den Euskaraldia esperientzia kontuan izanik, DBHko ikasleek ‘Potxolotxo eta Tamalgutxi’ izeneko antzerki obra bat prestatu duteHHko eta LHko ikasleen aurrean antzezteko.  Ikuskizun txiki honek mezu garrantzitsua gordetzen du; gure hizkuntza den Euskara zaindu eta maitatu behar dugula. Hitz gutxitan esanda, ikasleek, eta irakasleek ere, Euskararekiko duten sentsibilizazioa bermatzea du helburu nagusi.

DBH3. mailakoen txanda izan da aurtengoa. Lehenengo ebaluazio honetan biziki aritu dira lanean, gidoia zein materialaren inguruko prestaketa guztiekin. Talde lana, ardura eta konpromisoa nagusitu dira aktore gazteen artean eta, horri esker, aurreko asteazkenean, abenduaren 5ean, lortutako emaitza bikaina izan zen. Ziurtasun osoz esan dezakegu antzerkiak irauten zuen ordubete horretan giro berezia sortu zela aretoko lau pareta horien artean.