Sector Bilbao La Salle ARLEP

Zumarraga – Postalak eta jaiotzak

Abendua iristen denean ikasleak beste giro batean murgiltzen dira, Gabonak oso gustuko daukate denontzat momentu berezia dira, batez ere guretzat haien aurpegitxoak ikusten ditugunean. Horregatik esaten diegunean postal eta jaiotza lehiaketak egingo ditugula urtero bezala abenduaren 18an eta 19an ikastetxearen barruan, gero muntai guztia ikusi nahi duen guztiarentzat Zelai Ariztira eramaten dugunean 21ean, oso pozik jartzen dira.

Aurten, eskolan postal eta jaiotzetaz disfrutatzeko liburutegia prestatu dugu, beste urteotan laborategian egin izan dugu.

Postalen lehiaketan ikastetxe osoak parte hartzen du, klaseetan barrean sortzen diren banakako gutun postal hauei opariak ematen zaizkie, pilo bat daude eta aukeratzeko ez da erraza izaten, horregatik 12 opari ematen dira. Haur hezkuntzan 4 eta 5 urtetakoak, lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak, 3 eta  4, 5 eta 6, DBHko 1. eta 2.maila eta azkenik, DBH 3., 4. eta dibertsifikaziokoak dira gure partaideak. Postalei esker gure txokoak alaitasunez mozorrotzen dira.

Jaiotzei dagokionez, lehiaketa honetan hogeita hamar bat dauzkagu. Bi etapetan banatuta parte hartu dute, bata, lehen hezkuntzako bostgarren eta seigarren kurtsoko neska mutilek egindakoak, eta bestea bigarren hezkuntzako lehen eta bigarrenekoenak. Osotara 6 diru-sari emango dituzte gure Guraso Elkartekoek, hiruna, etapa bakoitzarentzat. Hautaketa prozesua irakasleek burutzen dute.

Jaiotzak egiteko irizpide bat bete dute: material berrerabiliak erabiltzea. Ezin da ezer erosi, dena birziklatua da eta sorpresa oso politak izaten ditugu urtero, sormena eta orijinaltasuna beti presente dago haien lanetan. Jaiotzak egiterakoan, familien inplikazioa oso inportantea da, azken finean, elkarrekin, familian eta lagunekin momentu polit bat pasatzeko aitzakia bat da.